Onuradunak
Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak jaso ahalko dituzte jendeari arreta ematen dieten merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduek. Hain zuzen ere, Basauriko mugartean eta EJZn alta emanda daudenak, Basauriko udalerriko kuotarekin eta soldatapeko 10 langile baino gutxiagorekin.
Diruz lagun daitezkeen zenbatekoak
BASAURI BONUA bi modutan erabil daiteke:
- 6 euroko gastua egiteko bonua: 6 euroko erosketa bakoitzeko, Udalak 2 euroko dirulaguntza emango du, eta gainerako 4 euroak kontsumitzaileen kontura izango dira.
- 15 euroko gastua egiteko bonua: 15 euroko erosketa bakoitzeko, Udalak 5 euroko dirulaguntza emango du eta gainerako 10 euroak kontsumitzaileen kontura izango dira.
NAN, IFZ edo AIZ bakoitzeko, 60 euro-ko gastu-gaitasuna duten bonuak erosi ahal izango dira, gehienez ere. Bonu horiek ezingo dira dirutan kobratu, eta beren zenbatekoa ere ez da inola ere itzuliko. Gastuak 6 eta 15eurokoa edo handiagoa izan behar du, hurrenez hurren, bonu bakoitzeko. Onuradun bakoitzak establezimendu bakar batean edo gehiagotan erabili ahal izango ditu, erosketa batean edo gehiagotan, eta konbinatu ahal izango dira, gehieneko mugara iritsi arte.
Establezimenduek ekimenarekin bat egitea
- EJZn alta emanda daudenak, kuota Basaurin dutenak.
- Basaurin kokatuta daudenak.
- Soldatapeko 10 langile baino gutxiago dituzten establezimenduak.
- Zerga-betebeharrak dituzten administrazio publikoekiko betebeharrak egunean dituztenak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere egunean dituztenak. Merkataritza Sailak ofizioz egiaztatuko du Basauriko Udalarekiko zerga-egoera.
Establezimenduen betebeharrak
- Basauriko Udalari datuetan egon daitekeen edozein aldaketaren berri ematea. Bereziki, eskatzailearen helbideari, jarduerari eta banku-datuei dagozkienak.
- Publizitate-euskarriak jaso eta establezimenduan jartzea, ondo ikusten diren toki batean.
- Webgunean, eta emandako erabiltzailea eta pasahitza erabiliz, bonuak produktuekin/zerbitzuekin trukatzea, bezeroek ordaintzeko bitarteko gisa erabili nahi dituztenean.
- Bezeroei faktura laburtua edo tiketa ematea, non ordaintzeko modua agertu beharko baita; alegia, ordainketa bonu bidez egin dela.
- Bezeroei bonuak modu aktiboan eskaintzea, eta salmenta egitean edo zerbitzua ematean berauek trukatzea. Bonuak 16 urtetik gorako bezero guztiei eskainiko zaizkie, denak agortu arte, eta interesdunak pertsonaren nortasuna egiaztatzeko konpromisoa hartuko du, bere erantzukizunpean.
- Bonuak ez atxiki edo erreserbatzea, eta bonuak ez bideratzea zenbait artikulu edo zerbitzu saltzera. Halaber, bonuak ezingo dira erabili opari-bonuak saltzeko.
- Tiketaren edo justifikazio-fakturaren kopia bat gordetzea, NANaren zenbakia eta erosketan trukatutako bonu(ar)en kopurua adierazita.
- Establezimendua bezeroentzat zabalik egotea kanpainak irauten duen bitartean, merkataritza-ordutegian.
- Honako hauetan jasotako printzipioak eta obligazioak betetzea: 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, zeinaren bidez Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen baita; eta 3/2007 Lege Organikoan, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako dena. Hala, dokumentazio, publizitate, irudi edo materialetan ezingo da hizkera sexista erabili, ezta emakumeen diskriminazioa edo estereotipo sexistak erakusten duen irudirik ere. Halaber, honako balio hauek sustatu beharko dira, emakumeen irudiari dagokionez: berdintasuna, parte-hartze orekatua, aniztasuna, erantzukidetasuna eta genero-rolen eta -identitateen aniztasuna.
- Plataformara sartzeko gakoak arretaz zaintzea, behar ez bezala erabil ez daitezen, eta horiek beste pertsona batzuei ez ematea.
- Bonuekin eskuratutako ondasunen itzulketa-politikari dagokionez, ondasun horiek itzuliz gero, bonuaren zenbatekoa prezio bera edo handiagoa duen beste erosketa batekin trukatu ahalko da, baina zenbateko hori ezingo da, inolaz ere, ez eskudirutan ez txartelean itzuli. Bezeroei horren berri eman beharko zaie.
- Basauri Bonuak eta beste erakunde batzuen bonuak ezingo dira metatu erosketa berean, eta bonu-mota bakoitza faktura sinplifikatu desberdin bati lotu beharko zaio.
Kanpainaren indarraldia
Laguntzak ordaintzea
Ematen diren laguntzak ez dira itzuli behar izango.
Diruz lagundutako zenbatekoak ordainduko dira programara atxikitako pertsona fisiko edo juridikoaren izenean.