El Ayuntamiento de Basauri pone en marcha, una campaña de bonos de consumo con el el fin de reactivar la economía, incentivar el fomento del consumo en establecimientos del municipio otorgando una bonificación en las compras.
Begiratu zeintzuk diren atxikitako establezimenduak

EROSI ZURE BONUA

Erosi 4 edo 10 €-ko bonuak, 6 edo 15 €-ko balioarekin. Gehienez, 60 €.

GOZATU

Trukatu bonuak, programara atxikitako edozein establezimendutan.

Basauriko Merkataritza

Basauriko

Merkataritza

Komunitatea sendotuko duzu

Basauriko dendetan lan egiten dutenak basauriarrak dira, zu bezalaxe. Herrian erosiz gero, elkar zainduko duzue: zuk beren lana zainduko duzu, eta haiek zure beharrizanei erantzungo diete.

Zure herria hazten lagunduko duzu

Herriko dendetan erosiz gero, bertoko ekonomia dinamizatuko duzu, eta lagunduko duzu Basauri oparoagoa eta seguruagoa izaten, basauriar guztiok eskaintza aberatsagoa izan dezazuen.

Zure egunerokoa humanoagoa egiten duzu

Arreta pertsonal eta hurbilekoa jasotzen duzu, zu bezala basauriarrak diren pertsonek artatzen zaituztelako: entzun egingo zaituzte, eta arduratuko dira zure beharrizanei erantzuteaz. Horri esker, Basauri bizitzeko leku humanoago eta atseginagoa izango da.

Zure ingurunea jasangarriagoa izaten laguntzen duzu

Herrian erosiz gero, inguruan baliabide eta aberastasun gehiago izango duzu, eta zuk eta ingurukoek bueltan jasoko duzue onura hori guztia. Gainera, zure erosketen karbono-aztarna txikiagoa izango da: ez dira egin beharko behar ez diren bidalketak eta bidaiak.